Azken ostirala: epaia badator, doktrina eten!
Herrira-k idatzia 2013-05-31

Iritsi zaigu berriro ere hileko azken ostirala. Gaur, hilak 31, iluntzeko 20:00etan elkartuko gara Ordiziako plazan. Bertan ikusiko garelakoan!
... presoak etxeratu arte!
2013-05-18

Hilaren 18an Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago bete ditugu Herrirak deitutako presoen eskubideen aldeko ekimenetan. Ordizian ere elkarretaratzearekin batera liburu azoka, hamaiketatxoa eta ekitaldi bat izan ditugu. Lehen ere manifestazio nazional jendetsuak egin izan ditugu, besteak beste Bilbon. Baina ezin dugu ahaztu horiek bezain garrantzitsuak direla gure herrietan egiten ditugun ekimenak, EUSKAL PRESOAK ETXERA ekarri arte.
Monozikloz Herrira: Ordizia-Bilbo, ekainaren 1ean
2013-05-30
Dagoeneko iritsi da lehenengo bi helmugetara, otsailaren 3an Ordiziatik Iruñearaino joan baitzen monozikloaren gainean euriari, kazkabarrari eta elurrari aurre eginez eta apirilaren 14an Gasteizeraino joan zen. Gainera, ekimenaren hasiera hasieratik, Lekuonak bidelaguna izan du, Beñat Otegi ordiziarrak ere bat egin baitu ekimenarekin, eta bi ibilbideak egin ditu Lekuonaren ondoan, monozikloan.
MUNDUmob Ordiziara dator!
Ordizia Zero Zabor-k idatzia 2013-05-28

Ordizian ere egingo dugu Mundumob jaialdia, gure ondorengoei mundua jaso dugun aukera berberekin utzi nahi diegula irudikatzeko. Datorren larunbatean, ekainak 1, egingo dugu, Barrenako plazan 18:30ean.
Artikulu gehiago...
2. orria, guztira 78 orri daude















