Bete dezagun Ordiziako plaza larunbatean!
2012-05-17

Herrira euskal preso politikoen eskubideen aldeko herri ekimenak ekitaldiak antolatu ditu herriz herri presoei elkartasuna adierazteko larunbat honetan, maitzaren 19an. Ordiziako Herrirak deituta, 11:00etatik aurrera bilduko dira herritarrak Plaza Nagusian.
Ordu horretarako jarrita egongo da liburu azoka. 12:00etan pintxoak banatuko dituzte eta musika ere egongo da plaza girotzeko eta aldarrikapena umore onarekin eta jaiarekin uztartzeko.
Ondoren, 13:00ean, hasiko da ekitaldi nagusia, euskal preso politikoen eskubideen aldeko eta Espainiako zein Frantziako gobernuen salbuespenezko neurrien kontrako aldarrikapena.
Leloa argia da: Plazak bete kartzelak husteko!


