Askatasun ahotsa

... presoak etxeratu arte!

Askatasun ahotsa

2013-05-18

Hilaren 18an Euskal Herriko 200 plaza baino gehiago bete ditugu Herrirak deitutako presoen eskubideen aldeko ekimenetan. Ordizian ere elkarretaratzearekin batera liburu azoka, hamaiketatxoa eta ekitaldi bat izan ditugu. Lehen ere manifestazio nazional jendetsuak egin izan ditugu, besteak beste Bilbon. Baina ezin dugu ahaztu horiek bezain garrantzitsuak direla gure herrietan egiten ditugun ekimenak, EUSKAL PRESOAK ETXERA ekarri arte.

 

"EHk bakea behar du" lelopean elkarretaratzea larunbatean

Askatasun ahotsa

2013-05-10

Ikasle Abertzaleak, ESAIT, Herrira, ESK, LAB, Gorripidea, SORTU, Bilgune Feminista, Eusko Alkartasuna, Stee-Eilas, Etxerat, Aralar eta Alternatibak prentsaurrekoa eman dute Donostian. Bertan, deialdi bat luzatu dute larunbat honetarako. ‘Euskal Herriak bakea behar du’ lelopean elkarretaratzean deitu dituzte herri guztietako udaletxeen aurrean, eguerdiko 12.30ean. Ordizian ere, udaletxe aurrean egingo dugu 12:30ean.

   

Monozikloz Herrira, Ordiziatik Gasteiza: Beste pauso bat presoak etxeratzeko borrokan

Askatasun ahotsa

2013-04-16

 

Monozikoz Herrira ekimenaren bigarren urratsa egin zuten Jon Lekuonak eta Beñat Otegik, Ordiziatik Gasteizeraino monozikloz joanda. Iruñera egindako bidaian ez bezala, eguraldia alde izan zuten oraingoan, eta ibilbidean hainbat bidelagun elkartu zitzaizkien, euskal preso politikoen sakabanaketa salatzeko ekimenean zehar.

   

Monozikloz Herrira, Ordiziatik Gasteizera

Askatasun ahotsa

2013-04-11

Jon Lekuonak bere ekimenarekin jarraituko du igande honetan, apirilaren 14an, eta monozikloz joango da Ordiziatik Gasteizera, euskal preso politikoak etxeratzea aldarrikatzeko eta sakabanaketa salatzeko. Bidean Beñat Otegi izango du bidelagun, monozikloaren gainean bera ere. Igandeko balentriaren berri izateko, Twitterren (@monozikloz) jarrai daiteke ibilbide osoa, une bakoitzean non dagoen jakiteko eta gora-behera guztien berri jasotzeko.

 

   

ASKI DA! Denok kalera!

Askatasun ahotsa

2013-04-03

Hilabete eskasean, bi preso gaixo hil dizkigu espetxe politika kriminalak, oraindik batzuek ETAk gatazka luzatzeak "ondorio negatiboak" izango dituela esatea salatzen zuten bitartean. Hortxe, begien aurrean lehertuta, gatazkaren ondorio negatiboak. Batzuen ustez ezer arrarorik ez (PNVko Atutxak: "Lo único raro en la muerte de López Peña es lo que oigo a la familia y a la abogada"), beste batzuen ustez, bulegoetatik kalera atera behar ez den auzia. Ez humanitateak, ez diplomaziak, ez politikak, presoen auzia konpontzen ez badute, gu guztioi dagokigu presio jasanezina eragitea kartzela politika anker hau aldatzeko. GUZTIOK parte hartu behar dugu, EKITALDI GUZTIETAN. ASKI DA!!!   Ostiralean 12:00etan elkarretaratzea Ordiziako Plazan. Larunbatean, manifestazioa Bilbon 17:30ean La Casillatik abiatuta (autobusa egongo da Ordiziatik).

   

1. orria, guztira 11 orri daude