Askatasun ahotsa
2012an etxera ekarriko ditugulako
2012-01-02
Urte berriari hasiera emateko etxetik hain urrun ditugun senide eta lagunak gogoan izan ditugu Ordizian. Goizeko 1etan presoen aldeko brindisa egiteko elkartu ginen hainbat lagun. Txanpain pixka batekin topa eginez eta maite ditugunak gogoratuz eman diogu ongi etorria 2012ari. Hemen ateratako argazkia handian.
Goierriko eragileek presoekiko elkartasun eta konpromisoa adierazi dute
2011-12-30
Goierriko hamaika eragilek Egin dezagun bidea taldeak antolatutako ekimenekin bat egin eta datorren urtarrilaren 7an, Bilbon, euskal preso politikoen eskubideen alde burutuko den manifestazioan parte hartzeko deia egin dute. Bestalde, gaur, hilabeteko azken ostirala izanik, Goierriko herri guztietan burutuko diren elkarretaratzeetan parte hartzera animatu dituzte goierritarrak.
Dispertsioaren ondorioak mintzagai Ordizian
2011-12-26

Ostiral honetan, abenduaren 30ean, Km-0 Dispertsioaren hamaika aurpegi proiektuari buruzko hitzaldia emango da Barrena Kultur Etxean, arratsaldeko 18:30ean. Josu Trueba Leiva proiektuaren egileak 2008tik hona lantzen ari den proiektua azalduko digu.
Gabon bezperan, presoen alde kantari Ordiziako kaleetan
Egin Dezagun Bidea-k idatzia 2011-12-21

Larunbatean, hilak 24, eguberri bezpera, kantari irteteko eguna da guren. Aurten, larunbata izanda, presoen aldeko kantari-taldea goizez ariko da, eta ez arratsaldez.
CAFeko langileak ere Bilbon izango dira urtarrilaren 7an
2011-12-21
CAF enpresako LABek antolatuta, fabrikako langileek bideo ederra egin dute urtarrilaren 7an Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestazioari atxikimendua emateko. Egin Dezagun Bidea ekimenak mugarri izango den manifestazioa deitu du egun horretarako eta leloa argia da: "Kaleak bete, kartzela hustutzeko".
Artikulu gehiago...
6. orria, guztira 11 orri daude
Askatasun ahotsa
