Gazte eta aske

Gaztetxea auzolanean eraikitzeko deia

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2013-04-10

Jakingozuen bezela, Ordiziko Gazte asanbladan etxetxo berrie Milagrosako eraikin zaharren dau. Duela hilabete batzuk hasi ginen barruko espazion egokitzapeneako lanetan eta hortantxe gabiltz. Uaingon deialdi irikie in nahi deu, herriko pertsona ezberdinen arten gaztetxea aurrea ateatzeko eta gure arteko harremanak sustatzeko. Larunbat hontan apirilak 13, goizeko 10.00etan gaztetxen izango da. Jakin, hamaiketakoa eongo dala indarrak errekuperatzeko! Animau eta etorri, giro politte eongo da eta!!

 

Ordiziako Ernairen aurkezpena, larunbatean frontoian

Gazte eta aske

2013-04-10

Ordiziako Ernai Gazte Antolakundeak bere burua aurkeztuko du datorren larunbatean, apirilaren 13an, frontoian. Aurkezpen-ekitaldia 19:30ean hasiko da, gero kantu poteoa egingo dute, 21:00etan bertso-afaria, eta amaitzeko, kontzertuak izango dira gauerditik aurrera.

   

Sasi guztien azpitik eta laino guztien gaineti, OGA bizirik!

Gazte eta aske

Ordiziako Gazte Asanblada-k idatzia 2012-11-19

 

Dakizuen bezala, abuztuan gaztetxearen ateak itxi beharrean ikusi ginen. Hori dela eta, udaletxearekin lanean aritu gara Ordiziako Gazte Asanbladari etxe berri bat aurkitzeko. Hainbat aukera aztertu ostean, Milagrosako eskola zaharra iruditu zaigu egokien. Baina bertara sartu baino lehen, aurretik zeunden taldeekin (Hitzaro eta Urrup) elkarlanean aritu gara beraientzat leku berrira mugitzea errazago izan zedin.

   

Ordiziako Gaztetxeak Milagrosan jarraituko du bidea egiten

Gazte eta aske

2012-10-31

Ordiziako Gaztetxeak badu dagoeneko non eman jarraipena 26 urteko ibilbideari. Udalarekin eta hainbat elkarte eta eragileren asmo onari esker, Ordiziako Gazte Asanbladak Milagrosa eskola zenaren eraikina erabiliko du hemendik aurrera jarduerak gauzatzeko.

   

Gazte Zukgua

Gazte eta aske

Ordiziako Zukgua-k idatzia 2012-10-10

 

Norbanakotik kolektibora. Bagoaz fruitu guztiak, zapore ezberdineko fruitu guztiak, zukgu goxo bat osatzera, zukgu iraultzailea, fruitu gazteak helburu zehatz batzuekin eta estrategia berri bati egokituz, inoiz baino gogo eta itxaropen gehiagorekin.

 

   

1. orria, guztira 9 orri daude