Herritarren salaketa

Beste isurketa bat Mariaratz errekan

Herritarren salaketa

2011-03-23

Gaur arratsaldean (martxoak 23) beste isurketa bat izan da Abiadura Handiko Trenaren lanak egiten ari diren ingurunean. Beste behin ere, Mariaratz erreka guztiz zikinduta ikusi dugu jaisten Oria ibaira. Jada ohitzen ari gara, bai Beasainen, bai Legorretan, Itsasondon, Alegian... horrelakoak ikusten eta ibaien kutsadura gainditutako arazotzat jotzen bada ere, eguneroko bizitzan present dugun arazoa da hau.

 

San Joango lanak kaosa dira

Herritarren salaketa

Xabier Otegi-k idatzia 2011-02-27

Nik San Joan auzoan bizi garenon egunerokoa salatu nahi dut. Hor doakizuen argazki sortan ikus ditzazkezue San Joan eraikitzen ari diren bitartean aspalditik bertan bizi garenok ikusten duguna. Bi gaietan zentratuko naiz: birziklaketa eta trafikoa.

   

Autoak oinezkoen espazioak jaten

Herritarren salaketa

2011-02-21

Argazki hau bidali digun herritarrak pasiatzeko ohitura du, eta askotan ikusi ditu autoak espaloietan aparkatuta, zebra pasabideetan... Badakigu Ordiziak aparkaleku arazoak dituela, baina ezin dugu ahaztu askotan arazo horiek herritarron ohiturek eragindakoak direla. Eta batez ere ezin dugu ahaztu kaltetuak ez direla sekula oinezkoak izan behar. Zein da konponbidea? Argazkikoa bezalako kasuetan gogor zigortu, herritarrok kontzientziatu eta geure ohiturak aldatu, diru publikoa bideratu lehentasunez aparkalekuak egiteko, beste egitasmo batzuk baztertu behar badira ere? (Bozkatu)

   

Zaldibian elkarretaratzea egin dute Biloreren egoera salatzeko

Herritarren salaketa

2011-02-12

Gaur eguerdian, Zaldibian, Bilore fabrika abandonatuaren aurrean, zaldibitarrek elkarretaratzea egin dute Biloreren egoera salatu eta irtenbidea eskatzeko. Elkarretaratzea azken egunotan Zaldibian bertan egin diren bileren ondorio izan da. Gogoratu behar da, Bilore Zaldibian kokatua badago ere, ordiziar askok lan egin zuela bertan, duela 5-6 urte arte, langileekiko izugarrizko zorra kitatu gabe itxi zutenean.

   

Lapurretak Ordizian? Itxi ba ateak!

Herritarren salaketa

2011-02-10

Horixe da, ateak ixteko aholkua, Ordiziako Alkateak eman duen erantzuna herrian gertatzen ari diren lapurreten aurrean. Auziak ertz asko ditu, konplexua da, eta ezin da arinkeriaz erantzun.  Herritarrek lapurreta horiez kezkatuta eta Alkateak "proposatutako" konponbide ikusita, beren kexa  eta haserrea agertu dute. Eta beste galdera askoren artean honako hau egiten dute: nola liteke kamaraz josia den Kale Nagusian denbora tarte txikian lau lapurreta edo lapurreta saiakera izatea? Nor zaintzeko daude jarrita kamara horiek? Presoen eskubideen aldeko konzentrazioak ederki "zaintzen" dituzte ba kamara eta ertzainen patrullek.

   

1. orria, guztira 2 orri daude