Ordizian bertan
Paco Etxeberriaren hitzaldia Ordizian: "Exhumando fosas, recuperando dignidades"
2013-05-13
Paco Etxeberriak, EHUko medikuntzako irakasle, forense eta Aranzadiko presidenteak, hitzaldia eman du Ordizian, frankismo garaiko biktimen inguruan egiten ari diren lana azaltzeko eta aldarrikatzeko. Era berean, OrdizianGerra Zibilaren eta frankismoko lehen urteetan gertatutakoa ezagutzeko eta altxamendu frankistaren biktima izan zirenek jasandako mina aitortzeko eta erreparatzeko egiten ari diren lana azaldu dute.
Biodibertsitatea ezagutu, maitatu eta zaintzeko
2013-05-12

Landarlan Ingurumen Taldeak Biodibertsitate Jardunaldiak antolatu ditu Ordizian eta Beasainen. Jardunaldi hauen helburua gure inguru naturala eta bertako biodibertsitatea ezagutzea da. Antolatutako ekintzen artean dago maiatzaren 18an, larunbata, Oiangun egingo den ibilalditxo gidatua "paisaiaren irakurketa" eginez. Oianmgun bertan, 10:30ean.
Frankismoko memoria historikoa eraikitzeko testigantza bila, Ordizian
2013-05-06
Itzalean geratutakoa ezagutu dezagun, jasandako mina aitortu eta errepara dezagun..., zuen memoria ezinbestekoa da.
Hauxe da gure Ordizia
2013-05-04
Hauxe da gure Ordizia. Baditugu balkoiak zaborrez beteak, baditugu haize errotak; baditugu ordiziar desinformatuak, baditugu informatuak; arduragabeak eta arduratsuak; jator hitz eginez gero entzun dezaketenak eta ezker abertzalearen aurkako pozoinez beteak daudenak... Badugu nahikoa lan batzuk informatzen, beste batzuk konbentzitzen, eta gutxi batzuk ixilarazten.
Exhumando fosas, recuperando dignidades
2013-04-28

Maiatzaren 3an, ostirala, arratsaldeko 19:30ean, Ordiziako Udaletxeko Osoko Bilkuren Aretoan Paco Etxeberriak, EHUko medikuntzako irakasle, forense eta Aranzadiko presidenteak, hitzaldia emango du. Ekitaldi horretan gainera, azalduko da Ordizian burutzen ari den lana Gerra Zibilaren eta frankismoko lehen urteetan gertatutakoa ezagutzeko eta altxamendu frankistaren biktima izan zirenek jasandako mina aitortzeko eta erreparatzeko (gehiago irakurri)
Artikulu gehiago...
1. orria, guztira 17 orri daude
Ordizian bertan
